Erreserbak egiteko telefonoa 948 36 38 62

Slide background
Slide background
Slide background
Slide background

Haurrentzako gune bat hiri erdian

KILI KILI haurrentzako jolastokia da eta bertan haiek beren fantasiak ase ditzakete beren abenturak asmatuz gozatzen duten aldi berean.
KILI KILIk ingurune seguru, dibertigarri eta haien garapen psikomotor eta sozialaren indargarri batean gozatzeko aukera ematen die.
KILI KILIren lokalak kokapen ezin hobea du hirian. Toki zabala dugu: ia 900 metro koadroko nabea, zutaberik gabea eta 6 metrorainoko garaierakoa. KILI KILI parke berezia eta besteak ez bezalakoa da.

Ordutegia
Lan egunetan KILI KILIren instalazioak arratsaldez egoten dira irekita jendearentzat.
Zentroaren erabilera goizez 25 haur baino gehiagoko taldeentzat eta gutxienez 2 orduko denborarako kontratatu nahi izanez gero, talde handien eskaerari irtenbidea emateko bereziki pentsaturiko zerbitzua eskaintzen dugu, dibertsio egun bat pasatu nahi duten eskola, ikastetxe eta kolektiboei gehienbat zuzendurik. Josteta heziketaren partea ere bada!

  • Asteartea, asteazkena, osteguna eta igandea:
    17:00 – 20:30
  • Ostirala eta larunbata:
    17:00 – 21:00
  • Astelehena:  Itxita
KILI-sapo

Gure jostetak

KILI KILIn bi josteta unitate berezitu ditugu adin bakoitzaren beharrei bide emateko:

  • txikienentzat (2 eta 4 urte bitarteko umeentzat) bereziki diseinaturiko gunea, non softplay jostetak, tatami biguna eta bolazko igerileku zabal eta argitsua baitaude. Halaber, eremu horrek badu egitura bertikal bat, behar bezala babestua eta bigungarriduna, hainbat labirinto pasabiderekin, eta horien bukaeran txirrista irekia eta kiribilduak txikienak txoratzen ditu.
  • haur handientzat diseinaturiko josteta unitatea gure instalazioetako izarra da: 3 solairukoa eta 6 metro garai da. Hau ere behar bezala babesturik eta bigungarria jarririk dago. Modulu berezituak dituzten labirinto pasabideak daude, eta bi txirrista erraldoi, bata kiribildua eta bestea laster eta zuzena, zein 6 metro garaitik jaisten baitira, bolazko igerileku koloreaniztuna, gaztelu puzgarria eta argi eta soinu efektuak dituen kamera iluna, zeinek bipilenen ausardiari erronka jotzen baitiote.
KILI KILIn uste dugu gure seme-alaben josteta guneetan ez dela eremu arriskugarri edo desegokirik egon behar. Gure kezka nagusia segurtasuna izan da betidanik eta horregatik KILI KILIren instalazioek azken diseinuak dituzte eta Europako E.N. 1176 araua betetzen dute. KILI KILIko monitoreen prestakuntza eta espezializazioak umeengan lasaitasun eta erosotasun giroa sortzen laguntzen dute eta hori gurasook KILI KILIn jartzen duzuen konfiantzan gauzatzen da. Garrantzitsutzat jotzen dugu, halaber, eta honek ere laguntzen du segurtasunean, haurrek beren kezkak monitoreei hobekien dakiten hizkuntzan adierazi ahal izatea eta, hori dela eta, gure langile guzti-guztiek ederki dakite bai euskaraz bai gaztelaniaz.

KILI KILI toki zoragarria da zuen haur festak egiteko. Espezialistak gara haurren askariak antolatzen, urtebetetzeetakoak batez ere. Txukun apainduriko etxola politek, haurrentzat espezifikoki diseinaturiko altzariekin, giro bereizia eratzen dute non ospakizunek haur guztiek etorkizunean gogoratuko duten ukitu berezia hartzen baitute.

10,00Urtebetetze festak
  • Arratsalde osoa KILI – KILIn
  • Txorizo sandwich erdia, Yorkeko urdaiazpiko sandwich erdia, txokolatezko opila, patata frijituak, gantxitoak, freskagarria eta poltsa bat litxarreria.
  • * Haurrek tarta artifizial baten gainean egiten diete putz kandelei. Menuan benetako tarta sartu nahi bada, beharrezkoa da egun 1 lehenago gutxienez agintzea eta 28.00 € kobratuko da. Kanpotik ekar daiteke tarta, baina 8.00 €-ko zerbitzu tasa ordaindu beharko da.
Zer egin dezakegu helduok haurrak jostatzen diren bitartean? KILI-KILIn kafetegia handia dago, zerbait hartu edo, besterik gabe, itxaronaldiaz gozatzeko eta hortik parke osoa ikusten da beirate zabaletan zehar. Eta helduok ere askal dezakegu?… Kafetegian helduentzako askari zerbitzu espezifikoa ere badago, zein aldez aurretik erreserbatu beharko baita.

 Helduentzako askariak

  • Plater bat urdaiazpiko 13.90€
  • Plater bat gazta 11.50€
  • Patata arrautzopila 11.50€
  • Plater bat txorizo edo saltxitxoi 11.50€
  • 12 anoako tarta 28.00€
5,50ordubete Kili Kilin
  • Hortik goitiko ordu laurden bakoitza 1.00€
  • 2 ordu 8.00€
10,00Urtebetetzeak
  • arratsalde osoa KILI – KILIn
  • Txorizo sandwich erdia, Yorkeko urdaiazpiko sandwich erdia, txokolatezko opila, patata frijituak, gantxitoak, freskagarria eta poltsa bat litxarreria.
  • * Haurrek tarta artifizial baten gainean egiten diete putz kandelei. Menuan benetako tarta sartu nahi bada, beharrezkoa da egun 1 lehenago gutxienez agintzea eta 28.00 € kobratuko da. Kanpotik ekar daiteke tarta, baina 8.00 €-ko zerbitzu tasa ordaindu beharko da.

Lan egunetan KILI KILIren instalazioak arratsaldez egoten dira irekita jendearentzat. Zentroaren erabilera goizez 25 haur baino gehiagoko taldeentzat eta gutxienez 2 orduko denborarako kontratatu nahi izanez gero, talde handien eskaerari irtenbidea emateko bereziki pentsaturiko zerbitzua eskaintzen dugu, dibertsio egun bat pasatu nahi duten eskola, ikastetxe eta kolektiboei gehienbat zuzendurik. Josteta heziketaren partea ere bada!

Edozein zalantza argitzeko, askariak erreserbatzeko, zentroa kontratatzeko edo gu sakonago ezagutzeko, jar zaitezte lasai gurekin harremanetan.

Gure telefonoa: 948363862

Gure e-maila: lauxeta@hotmail.com

Gure helbidea: Marcelo Celayeta etorbidea, 86, behea Iruñea – Pamplona 31014 Nafarroa – Navarra

Sarrera hau Gaztelania-z dago